Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Mintzalaguna

Zer da?

Beasaingo Udal Euskaltegiak euskara erabiltzeko aukerak hobetzeko, herritarren esku jarri duen eskaintza da Mintzalagun egitasmoa. Ideia eraginkorra da, kontuan hartzen bada beti ez dela erraza izaten euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea.

Zertarako?

Mintzalagun programan parte hartzeko hainbat arrazoi eta motibo egon daitezke: euskara praktikatu, euskara maila hobetu, harreman eta lagun talde berria bilatu edota erdi ahaztuta duzun hizkuntza berreskuratu nahi izatea.

Nola?

Astean behin, ordu betez, talde txikietan euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta / Los/as hablantes y quienes quieren practicar la lengua se reunen una vez por semana durante una hora para hablar en euskara en pequeños grupos.  

Noiz?

2019ko urritik 2020ko ekainera.

Ekintza osagarriak
Herriko gainerako mintzalagun taldeekin antzerkia, irteerak…

MINTZALAGUN egitasmoan parte hartu nahi al duzu?

  • Izen emateko epea: 2019ko urriaren 3etik 18ra
  • Non: Beasaingo Udal Euskaltegian
  • Tel 943 02 81 00
  • e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.