Zalantzak argitzeko txokoa
Euskaltegian diru-laguntza sistema bat dago eta atal berezi bat jasota dago langabetuentzat.
Diru-laguntzen inguruko informazio gehiago.
Urte osoko ikastaroetan, matrikula epeka ordaintzen da, 8 epetan, hain zuzen ere. Kontu korrontetik kobratuko da matrikula, eta. ikasturtea amaitu edo ez, nahitaez ordaindu behar da matrikula oso-osorik.
Ordainketa honako kontu-korronte hauetako batean egin behar da:
KUTXABANK ES53 2095 5030 88 1060024543
Beasainen erroldatutako langabetuek doako matrikula izango dute, hainbat baldintza betez gero. Informazio gehiago euskaltegiko idazkaritzan.
Ez, dirua ez da itzultzen euskaltegiari egozgarri zaizkien kasuetan izan ezik.
Euskalduntze prozesuak A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak ditu. Prozesu osoa egiteko, eta HABEko curriculumari jarraituz, 1.525 irakastordu beharko lirateke eta horiei 1.425 lanordu osagarri gehituko litzaizkieke.
Dena den, ez da beti prozesu osoa amaitzea, ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.
Informazio gehiago hemen.
Bai, oso garrantzitsua da asistentzia ikaste prozesua behar bezala aurrera eramateko. Beraz, hamar egun jarraian justifikatu gabe baja izango da.
Irakasleak aholkatuko dizu gaiaren inguruan eta euskaltegiko liburutegian zein udal bibliotekan maileguan hartzeko aukera izango duzu. Informazioa +
Euskaltegiak informatuko zaitu MINTZALAGUNA egitasmoei buruz.
Sarrera probak lau trebetasunak hartzen ditu bere gain: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Test bat ere egin behar da.
Irakurmena, entzumena, idazmena eta testa Internet bidez egin daitezke.
HABEk maila azterketak gainditu dituztenentzat diru-laguntzak ematen ditu. Informazio gehiago hemen sakatuta.