Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

Ayuntamiento de Beasain

INICIO

Descargar como fichero iCal
- Danza y Ballet -
MARTIN ZALAKAIN
Domingo, 12. Diciembre 2021, 19:00

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVII. edizioa (2021)

ARGIA DANTZA TALDEA

 

Localización: Antzizar kiroldegian
Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua harilkatzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Josu Camara aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

80 dantzari eta musikari
Argiaren Martin Zalakain ikuskizuneko kartela. Egilea: Tomas HernandezOhikoa duen moduan, Euskal Herri osoko dantzariak bildu ditu Argiak ikuskizun honetan. Hala, ondorengo taldeetako dantzariak ari dira prestatzen ikuskizuna Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal dantza-maisuen gidaritzapean: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga).
Zalakain abenturazalea eleberrian gertatzen den moduan, Martin Zalakainen eta Kattalin Ohandoren maitasun istorioaren harian egituratzen da ikuskizuna. Mikel Urbeltz eta Marian Arregi arduratu dira musika-konposizio eta konponketa guztiak egiteaz; Argiako musikariekin batera ariko dira Ezpelurreko gaiteroak, Dugunako musikariak, eta Plectro soka-taldea. Jantzigintza-lanetan Amaia Bueno ari da.
martinzalakain web.JPG