Beasaingo Udalak Txindoki Atletismo elkartearekin hitzarmen berria sinatu du eskualde mailako atletismoan Beasainen izena zabaltzeko eta presentzia nabarmentzeko
Ordiziako Atletismo mitin edo topaketan “Beasain saria” sortuko da eta hiru urtean behin herrian atletismoa sustatzeko erakustaldia eskainiko da kalean
Herritarren ongizatearen alde kirolak eta honen sustapenak duen garrantzia kontutan izanik, Beasaingo Udalak beste urrats berri bat eman du. Kasu honetan atletismoa sustatu eta indartzeko asmoz, eskualde mailako Txindoki Atletismo Elkartearekin duen hitzarmena berritu eta indartu egin du konpromiso berriekin.
Honen berri eman dute gaur Beasaingo Udalaren izenean Aitor Aldasoro alkateak eta Elena Ruiz kirol zinegotziak Txindoki Atletismo Elkarteko ordezkariekin sinatu duten hitzarmenaren xehetasunak ematerakoan.
Alkateak adierazi duenez, Beasaingo Udalak Txindoki Atletismo Elkartearekin urtez urte berritzen duen lankidetza-hitzarmena du helburu jakin batekin; Beasainen Atletismo federatuaren eta eskolarraren garapena bideratzea. Kirol mota honekin haur eta gazteei aukera bat gehiago eman nahi zaie kirolaren jardueran murgiltzeko. Gaur sinatu den lankidetza-hitzarmenak bi aldeen arteko konpromisoak haratago eraman nahi dira.Txindoki ATko ordezkariek, Eneko Agirrezabal eta Rakel Barcenillak oso positibotzat baloratu zuten akordio berria, Udalak emandako babesagatik eta beasaindarren artean kirol mota hau sustatzeko oso baliagarria izango delako.
Batetik, urtero Ordizian antolatzen den Atletismo mitin edo topaketan, atletismo proba batek “Beasain saria” izena eramango du eta proba honen zabalkundean Beasain herriaren izena beste laguntzaileen pare egongo da. Txindoki Atletismo elkarteak bere izaera bailara mailakoa izatea erdietsi nahi du Beasainen izena eta garrantzia azpimarratuz. Bestetik, Txindoki Elkarteak hiru urtean behin Beasainen atletismo erakustaldia antolatzeko konpromisoa hartuko du. Atletismoa kalera aterako du eta gazteenei kirol hau ezagutarazteko atletismo modalitate ezberdinen erakustaldiak eskainiko ditu, lasterketak, jauziak eta abar.
Udalak bere aldetik 2.750 euroan handituko du lankidetza-hitzarmenean adierazi duenez bere digu laguntza Atletismo Elkarteari.