Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Mugikortasuna

Auzo-Taxia

Mugikortasun jasangarri eta irisgarritasunaren printzipioak kontuan hartuta, Auzo-Taxi programaren helburua Beasaingo landa-auzoetako herritarrak erdigunearekin zerbitzu publiko bidez modu eraginkor batean konektatzea da. Horretarako, diruz lagundutako eskaripeko taxi zerbitzu bat eskaintzen da 2024ko irailetik.

Baldintzak

Zerbitzuaz baliatzeko, Auzo-Taxi txartela eduki beharko da eta horretarako, lau baldintza hauek bete beharko dira:

I- Ondorengo landa auzoetako batean erroldatuta egotea:

  • Beasainmendi
  • Arriaran
  • Garin
  • Astigarreta
  • Matxinbenta
  • Altamira
  • Salbatore

II- 12 urtetik gora izatea (12-18 urte bitarteko onuradunek, gurasoen edo tutoreen baimena beharko dute).

III- 38/2003 Legeak (Diru-laguntzen Lege orokorrak) 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere sartuta ez egotea.

IV- Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen egiaztagiriak eta Beasaingo udalaren zorduna ez izatea.

 Txartel eskaera eta zerbitzuaren informazio gehigarria

iGunea

Egoitza elektronikoa

 Zerbitzua nola eskatu

Bidaiak bizilagunek hala eskatuta egingo dira, 943 88 03 67 telefonora deituz.

Egin beharreko bidaia goizeko 11:00ak baino lehenago izan ezkero, bezperan deitu beharko da gaueko 21:00ak baino lehenago eta gainontzeko kasuetan eskaera bi (2) ordu lehenago egitea nahiko izango da.

Edozein kasutan, Auzo-Taxi zerbitzua ezingo da inolaz ere, eskola-garraio zerbitzua emateko erabili.

Gehienez, eguneko joan-etorri bat eskatu ahal izango da.

Egutegia eta ordutegiak

Hilabete guztietan abuztuan izan ezik

Astelehenetik larunbatera: 7: 30etik 20:30era.

Tarifak

2024-2025 Auzo-Taxi tarifak

Auzo taxia