Kokalekua
Beasain, Gipuzkoako lurraldearen barruan kokatuta dagoen udalerria da. Hiruburutik, Donostiatik, 42 kilometrora dago, Oria ibaiaren arroan. Pirinioen mendebaldeko amaieran, Beasain eta Galea lurmuturraren artean kokatutako Bizkaiko Erdiko Sinklinalaren barruan alegia.
Hiriguneak 159,2 m-ko altuera du itsas mailarekiko. Herria 500 eta 800 metro arteko altuerak dituzten mediez inguraturik dago. Hauexek dira garrantzitsuenak: Murumendi, Usurbe, Pagokabar,Zormendi, Mallutz, Urresparatz, Murutxiki, Portamosegi, Txoritegi, Atxabal, Ekuneta eta Zarate.
Beasain, 29,9 Km2ko hedadura du eta kokapen geografikoa: Latidudea 43º 03" 12" I, Longitudea 2 º 14" 16" M. Sare hidrografikoa ibai eta erreka desberdinez osatuta dago, nagusiena Oria ibaia duela.
Oria ibaiak Beasain zeharkatzean erreka eta errekatxo desberdinen urak jasotzen ditu: Eztanda, Arriaran, Larrebarrena, Muruerreka, Igartetxeerreka, Basakaitz, Mariarats, Ezkierdierreka, Arkabe, Pasazabal, Zagaitzerreka eta Agauntza ibaia. Urola aldera, Ibaieder erreka dago eta baita ondorengo errekatxo hauek ere: Errekahaundi, Otoerreka, Erroitz-erreka, Sustatxoerreka eta Eulaerreka.
Mugak
Iparrraldera, Beizama eta Azpeitia ditu mugakidetzat; hegoaldera, Lazkao, Olaberria eta Idiazabal; Ekialdera, Ordizia, Itsasondo eta Saiatz (Bidegoian) eta Mendebaldera, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso. Berrogeitamar mugarri baino gehiago ditu bere inguramenean baina horietatik, bi ospetsuak dira, bakoitza lau herri desberdinen mugatzaile izateagatik "Aratz-Matxinbentako mugarrie" Azpeitia, Beasain, Ezkio eta Itaso Udalerriak elkartzen dituena eta "Domingoko mugarrie" Beasain, Beizama, Saiatz (Bidegoian) eta Itsasondo elkartzen dituena.
Komunikazioak
Kokapen geografiko berezia izateak, komunikazioen arloan paper garrantzitsua jokatzea ekarri dio Beasaini. Gainera, Beasainek izan duen industri arloko garrantziari esker, auzo-herrialdeekin eta beste herrialde batzuekin ere, oso harreman garrantzitsuak ditu. Gaur egun, Madril-Irun-Paris burdinbideak zeharkatzen du eta era berean errepidezko komunikazioen gurutzagune garrantzitsua da (N-1 Madril-Irun Errepide Nagusia, Beasain-Durango, Beasain-Iruñea, etab.). Landaretza, klima epel-hezeari dagozkion ezaugarrietakoa da; urte osoan zehar dituen tenperatura bareak eta prezipitazio etengabeak direla bide.
HIRIA | DISTANTZIA |
Donostia | 44 km |
Vitoria - Gasteiz | 70 km |
Bilbo | 80 km |
Iruña | 65 km |
Madril | 425 km |
Bartzelona | 500 km |