Igartzako futbol zelaiaren alboan egokitu da espazioa berria, Skate parkearen ondoan
Guztira sei makina berri jarri dira eta panel batek adierazten du makina bakoitzaren erabilera eta arauak zein diren
Bizi kalitatea hobetzeko, ohitura osasuntsuak bultzatzearen alde eginez, Beasaingo Udalak zerbitzu berri bat jarri du herritarren eskura ariketa fisikoa egiteko. Kiroldegira joan beharrik gabe eta espazio irekiak aprobetxatzea izan du helburu kalean kokatu den eremu berriak.
Gimnasia kalean izenarekin, Igartzako futbol zelaia eta Skate parkearen artean dagoen tokian ariketa fisikoa egiteko sei makina berri jarri ditu Udalak. Kirol instalakuntza hauek dauden tokian zegoen eremu hutsa aprobetxatu da horretarako. Hauen jarraian aurten estreinatu den kalistenia gunea aurkitzen da baita ere, honela espazio irekian, kalean kirola eta ariketa fisikoa egiteko gune zabala osatu da.
Gimnasia kalean deituriko gune honetan ariketa fisikoak egiteko sei tresna berri jarri dira. Makina eliptikoa, arraunean egiteko makina, steep-a, eta hanketako giharrak lantzeko zenbait makina besteak beste. Gorputzeko enborra eta besoak indartzeko, flexioen bidez 10 ariketa ezberdin egiteko aukera ematen dute. Panel nagusi bat ere kokatu da tokia identifikatzeko eta zein adin eta baldintzetako pertsonei zuzenduta dagoen makina bakoitza adierazteko. Honez gain gunea erabiltzeko arauak bertan agertzen dira .
Inguru horretan dauden Skate parkea eta kalistenia gunea adierazten dituzten panel bana ere jarri dira. Horretaz gain, Kalistenia guneko zorua hobet da harri kaxkarra jarrita euria egiten duenean lokaztu ez dadin. Lan guzti hauen aurrekontua ia 7.000 eurokoa izan da.