Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kirola

Beasain Kirol Sarietako hautagaiak proposatzeko epea irekita

2022/11/16

Beasain aplikazioaren bidez, udaleko webaren bitartez eta Kiroldegiko harreran inprimakia betez, herritarrek azaroaren 4a arte izango dute sarietarako hautagaiak proposatzeko aukera 

Udalerrian edozein esparrutan kirola sustatzen, bultzatzen edo emaitzetan nabarmendu diren beasaindarrak goretsi nahi dira sariekin 

Beasain Kirol Sariak, Beasaingo Udalak 2016an abian jarri zuen egitasmoa da. Udal gobernuaren ekimenez  helburu nagusia da, Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea. Honela bada, Beasaingo kirolariak eta kirolaren inguruan lan egiten dutenei goraipamena egitea da asmoa eta herritarren edota norbanakoen esku uztea hautagaiak proposatzeko aukera.

Aurtengo sari emate ekitaldia abenduaren 28an arratsaldeko 19:00etan egingo da Igartzako jauregian. 2022ko hautagaiak zein izango diren jakiteko herritarren iritzia jasoko da eta proposamenak biltzeko bideak hauek izango dira: telefonoetako Beasain aplikazioa, udalaren web-a eta Antzizar kiroldegiko harreran eskuragarri dagoen inprimakia bete eta bertan kokatuko den kutxan sartuz. Proposamenak egiteko epea azaroaren 4an bukatuko da.

Sariak bi kategoriatan banatuko dira, urteko kirol sariak eta ohorezko kirol sariak. Beasain Kirol Sarietan banatuko diren urteko kirol sariak hauek izango dira:

  • Emakumezko kirolariari edo kirol taldeari saria 
  • Gizonezko kirolariari edo kirol taldeari saria 
  • Kirol jardunaldiari saria 
  • Erakunde babesleari saria 
  • Sari Nagusia 

Beasaingo kirolari edo kirol taldeek kirol jardueretan izandako parte hartze nabarmenak edo lorturiko emaitzak aitortzeko asmoz beste aipamen batzuk egingo dira. 2022. urtean nabarmendu diren Beasaingo kirolarien lorpenak omentzea da helburua. Epaimahaiak eskumena izango du aipamen bereziak izendatzeko.

Izangaien proposamenak jaso ondoren, guztiak aztertu eta epaimahaia osatuko da hautagaien merezimenduak baloratzeko eta sarituak aukeratzeko. Epaimahaiak Saridun guztiak aukeratu ondoren, hauen artetik erabakiko du zein den 2022ko Sari Nagusia jasoko duena. Dagokion oroigarriaz aparte, Sari Nagusiak oroitzapenezko plaka izango du Antzizar Kiroldegian, helburu horretarako egokituko den gunean. Bestalde epaimahaiak eskumena izango du aipamen bereziak izendatzeko.

Batzordeko lehendakariarekin batera epaimahaia honako pertsonek osatuko dute; Kiroletako arduradun teknikoa, Beasaingo Udaleko komunikazio arduraduna, eta Herritarrak Batzordeak proposatutako talde aholku-emaile bat ondorengo kideekin: Beasaingo kirolaren berri edota kirolari beasaindarren berri jarraitzen duen komunikabide edo kazetari bat, aurreko urteetako saridun bat, Kirol elkarteetako ordezkari bat, Kirol teknikari bat, eta kirolaren eta gorputz ekintzen esparruan ezaguna den pertsona edo entitatearen ordezkaria.

Ohorezko udal sariak

Atal honetan ohorezko bi sari emango dira, Kirol ibilbideari Ohorezko saria eta Ohorezko Beasain saria.Beasaingo udalak eskumena izango du, egoki ikusiko balu, bi sari berezi hauek emateko. Ohorezko bi sariak Herritarrak Batzordeak proposatu eta Alkatetzak ebatziko ditu.

Sari hauen bidez Beasaingo kirolaren alde, edozein norbanako edo elkartek egindako lana jendaurrean goraipatu eta adieraziko da. Horretarako antolatuko den ekitaldian, aurrez erabakitako sail, kategoria eta genero bakoitzeko sarituari dagokion oroimenezko ikurra emango zaie. Sariak ohorezkoak dira, hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango.

Kirol sariak 2021 22021eko sarituak