Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

2018ko Udal egutegia eskuragarri Igunean

2017/12/15

Dagoeneko 2018ko udal egutegia eskuragarri dago. Ale bat lortu nahi duenak herritarren harrera bulegoan (Igunea) eskatzea besterik ez du

Udal egutegia janzten duten irudiak, zortzi herritarrek ateratako argazkiak dira. Udalak antolatutako lehiaketa bidez izan ziren aukeratuak. "Parekidetasuna herrian" lemapean ateratako argazkiak aurkeztu behar izan ziren aukeraketarako. guztira 42 argazki aurkeztu ziren eta eta 12 izan ziren aukeratuak egutegia osatzeko. Argazkien egileak, Enrique Ripa, Maria Ripa, Asmube elkartea, Garbiñe Irizar, Iñaki Erauskin, Josu Matarranz, Xabier Garmendia eta Ina Olaizola izan dira.

Irudietan, herriko jendea, zaletasunak, ohiturak, kirola, txokoak edota ondareari buruzko erreferentziak agertzen dira. 

Udal egutegiaren funtzioa edo helburua jatorriz linguistikoa da, hau da euskara hutsean eskaintzea. Baina ba ditu zeharkako beste batzuk, herria ezagutu eta ezagutarazteko balio izatea eta herritarren parte hartzea sustatzea. 

2019ko egutegia

Lehiaketarako gaia pentsatua du Udalak. Udalerria gauez. Aurten bezala oinarriak argitaratzeko asmoa dago baina oraingoan 2018ko urtarrilean argitaratuko dira, horrela herritarrek denbora luzeagoa izango dute argazkiak ateratzeko eta parte hartzea ere handiagoa izateko.