Beasaingo ondarea eta historiaren erakusleiho den Igartzako monumentu multzoaren atari digitalak eskaintzen duen komunikazio eta informazioa hobetzeko berritua izan da
Beasaingo ondare garrantzitsu honetaz baliatzeko egin beharreko tramitazioak eta harremanak errazago eta azkarrago egin ahal izango dira
Udalak bere komunikazio sarea eguneratzen eta hobetzen daraman bidean beste urrats garrantzitsu bat eman du Igartzako webaren berritzearekin. Udalak bere webgune berria aurkeztu zuen duela urtebete. Ondoren Udal Euskaltegiaren ataria eta udal bibliotekarena estreinatu ziren eta orain Igartza monumentu multzoaren webaren txanda iritsi da.
Helburu nagusia gaur egungo beharretara egokitzen den tresna sortzea izan da. Igartza monumentu multzoaren Komunikazioa, informazioa eta harremanak modu erraz eta azkarrean egiteko baliabide erabilerraza izatea. Beasaingo Udalak honela herritarrei zein bisitariei eskainitako zerbitzuak hobetzen jarraitzeko xedea betetzen jarraitu nahi du. Hala adierazi du Xabier Matarranz kultura zinegotziak Igartza jauregian egindako aurkezpenean. Aldamenean monumentu multzoa kudeatzen duen enpresaren ordezkaria Aitziber Makazaga eta web-a berritzeko ardura izan duen ACV enpresako Edurne Rubio izan dira.
Matarranzen hitzetan webgune berria itxura eta estetikan Udal webaren antzekoa da, izan ere estiloan koherentea izateko helburua du honen aterpean biltzen bait dira orain arte berritutako Udalaren pean dauden beste zerbitzuetakoak.
Besteak beste atari berriak eskaintzen dituen berezitasun edo balio erantsiak honakoak dira; erabilerrazagoa izatea herritar eta erabiltzaile ororentzat eta nabigatzerakoan intuitiboa izatea; informazioa txertatzea dagokiona modu autonomoan horretarako gai izatea eta bisitak, alokairuak, tramitazioak eta eskariak orohar modurik sinpleenean egin ahal izatea.
Horretaz gain aipatzekoak dira eskolei begira bisiten atalean jarritako hezkuntza maila bakoitzari egokitutako unitate didaktikoen dokumentazioa. Gainera informazio gehiago txertatu da bereziki irisgarritasunari dagokionez; nola iritsi, non aparkatu, garraiobideak, inguruan aurki daitezken zerbitzu osagarriak (kiroldegia eta auto-karabanen aparkalekua). Funtsean, webguneak eskaintzen dituen zerbitzuen ardatz nagusiak indartu dira: alokairu pribatuak, bisitak (monumentu multzoa, turismoa barne) eta ekitaldiak (agenda, albisteak, emankizun publikoak).
Beste balio erantsiak irudiak eta marrazkiak izan dira. Marrazkiez osatutako infografiak laguntzen du monumentu multzoaren ibilbidea erraz ulertzen eta bistaratzen. Argazkiak ere egoki eta kopuru aproposean aukeratu dira gehiegikerian erori gabe.
ACVko Edurne Rubiok weba responsive diseinura egokitu izana ere nabarmendu du izan ere gaur egun telefono mugikorretatik ematen dira eta sarrera kopuru handiena. Orain bi hizkuntzetan argitaratu da igartza.eus baina udarako 5 hizkuntzetan egongo da (gaztelera, ingelera, frantsesa, katalana, euskara).