Urtarrilaren 6a arte egongo da irekita eta argazki irabazleak zein lehiaketan parte hartu dutenak egongo dira ikusgai
Udal egutegia goizetan Igunean eta arratsaldetan Usurbe antzokiko erakusketa aretoan banatuko da doan
Guztira 16 egileen 48 argazki daude erakusgai Usurbe antzokiko erakusketa aretoan.
Bertan Udalak jaso dituen eta oinarrietan eskatzen ziren irizpideak bete dituzten argazkiak ikusgai egongo dira datorren urtarrilaren 6ra arte.
Erakusketaren inaugurazioarekin batera, argazki lehiaketaren sari-ematea egin zen. 2019ko Udal egutegiaren gaia “Beasain gauez” izan da eta argazki irabazleak Udalak, gai ezberdinak landuz, urtero argitaratzen duen egutegiko azala eta hamabi hilabeteak osatzeko erabili dira.
Gogoratu 2020rako egutegiaren gaia “Beasaingo natur ondarea eta ingurunea” dela, eta oinarriak web orrian dagoeneko argitaratuta daudela.
Egutegia doan banatuko da Udaletxeko herritarrentzako informazio gunean (Igunea) goizero 8:00etatik 14:00etara eta Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, bertan, 19:00etatik 21:00etara.
2019ko egutegirako argazki sarituak honako egile hauenak izan dira:
- Iñaki Erauskin Urretabizkaia urtarrila
- Xabier Garmendia Garcia otsaila
- Daniel Merino Benito martxoa
- Andrés Lekuona Aiestaran apirila
- Patxi Goikoetxea Alkorta maiatza
- M. Gema Artola Artola ekaina
- Iñaki Erauskin Urretabizkaia uztaila
- J. Enrique Ripa de Bobadilla abuztua
- Imanol Zubiaurre Bengoetxea iraila
- Andrés Lekuona Aiestaran urria
- M. Gema Artola Artola azaroa
- Xabier Garmendia Garcia abendua
- Andrés Lekuona Aiestaran portada