Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

"Juntos" antzezlanak emango dio hasiera Antzerki Garaiari Beasainen

2019/01/11

Urtarrilarekin batera Ordiziako Herri Antzokiak eta Besaingo Usurbe antzokiak zabaltzen dituzte bere eskenatokiak “Antzerki Garaia” programazioari. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin. Aurtengoa Antzerki Garaiaren 25. ekitaldia izango da.

Edizio honetan, euskararen sustapen eta bultzadan aurrera eginez, euskal antzerkigintzaren oparotasuna dela medio programazioan eskainiko diren 8 lanetatik 6 euskaraz izango dira. Antzerki taldeak eta obrak aukeratzeko garaian kontutan hartutako irizpideak kalitatea, muntaia, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta obren arrakasta izan dira.

Antzerki garaiaren egitaraua Ordizian ireki behar zuen antzezlana "The Primitials" lana otsailaren 8ra atzeratu da eta egitarauan bigarrenak "Juntos" izeneko antzezlanak emango dio Beasainen hasiera Antzerki garaiari urtarrilaren 18an bi saioekin; 20:00etan eta 22:15ean. Gainotzeko emanaldi guztiak 22:15ean eskainiko dira. 

Sarrerak eta abonuak

Emanaldi bakoitzerako sarrerak 10 euroan izango dira. Ziklo osorako abonua ere lortu daiteke, 60 euroan. Sarrerak, emanaldia egin behar den antzokiaren leihatilan lortu ahal izango dira, Ordiziako saioetarako Barrena Kultur Etxean ere. Eta Beasainen kutxabank zerbitzuaren bidez ere bai. Badago baita talde-sarrerak eskuratzeko aukera eta horrela 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek, sarrera-prezio berezia izango dute: 8 € sarrerako.  Taldeko sarrerak lortzeko, dagokion Udaleko Kultura Sailean aldez aurretik jakinarazi beharko da.

Informazio gehiago:

"Juntos" antzezlana

pdf Antzerki garaia egitarau (666 KB) pdf  osoa (666 KB)

antzerki KARTELA 2019 copia