Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Euskal Liburuak Kalera egitasmoak apaletatik atera nahi ditu liburuak

2019/03/14

Aurtengo Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren ekimen berria da eta helburua etxean ditugun liburuei irakurle berriak aurkitzea da

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainak aurten ekimen berria izango du. Hasieratik Udalak bultzatzen duen kanpaina honen helburuak euskarazko literatura ezagutaraztea, irakurzaletasuna bultzatzea eta, era berean, herritarrak bibliotekara hurbiltzea dira eta oraingo ekintza berri honekin beste urrats bat eman nahi da.

Euskal Liburuak Kalera ekimenarekin, etxeko apaletan dauden euskal liburuak kalera atera nahi dituzte Irakurle taldeak eta Herri ekimenak. Antolatzaileen esanetan, “etxean ditugun liburuei irakurle berriak oparitzea” da helburua.  Horretarako,  aldez aurretik liburu bat askatuko dugu herriko  txoko batean, beste irakurle batek har dezan. Era berean,  euskal liburuei ikusgarritasuna eman eta elkartrukea sustatu nahi dira ekintza honekin.

Horretarako ekintzan parte hartzeko eman beharko diren pausoak eta egutegia honako hau izango da:

Martxoaren 31 bitartean izen-ematea zabalik egongo da eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira izen-abizenak, utziko den liburuaren izenburua eta egilea eta liburua utziko den lekua. Apirilaren 1eko astean askatuko diren liburuen zerrenda argitaratuko da. Apirilaren 7tik aurrera, parte-hartzaile bakoitzak aukeratutako tokian utziko du liburua. Argazkia atera eta sare sozialetan partekatuko da #euskaliburuakalerabeasain traola erabiliz. Izena ematen dutenen artean hiru liburu sorta oparituko dituzte.

Udalak, Irakurle taldeak eta herri ekimenak egitasmo eder honetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.