Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

XXII. Igartza literatura bekaren oinarriak onartu dira

2019/04/10

Udalbatza osoko bilkurak XXIIgarren edizioko oinarriak onartu ondoren GAOn argitaratuko dira eta idazle gazteek ekainaren 30a arte izango dute epea euren proiektuak aurkezteko

Idazle gazteentzako Igartza literatura sorkuntzarako bekak emateko oinarriak Udalbatza osoaren oniritzia jaso zuen. Honela bada eta behin hauek argitara emanda, ireki da epea idazle gazteek euren proiektuak aurkezteko epea. Berau datorren ekainaren 30an itxiko da.

Orain arte, edizio berriaren iragarpena liburu aurkezpenarekin bat egin ohi zen baina oraingoan bekaren oinarriak eta diru laguntza Udalbatza osoaren onespena behar zuenez liburu aurkezpena aurreratu egin zen apirilaren 3ra. Miren Amurizaren “Basa” liburua izan zen aurkeztua, hain zuzen ere XX. edizioa irabazi zuen idazle bizkaitarraren lana.

35 urtez azpiko idazle gazteentzako Igartza literatura bekak bi hitzordu nagusi izaten ditu urtean; bata liburu irabazleak argia ikusten duenean eta bestea bekaren irabazlea jakinarazten denean. Izan ere bekaren irabazlea jakitean honek ia urtebeteko epea izaten du proiektua garatu eta ontzeko.

XXIIgarren ediziorako epaimahaia Igor Estankona, Garazi Kamio eta Ana Jaka idazleek osatuko dute. Proiektuak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da eta udaletxeko sarrera erregistro ofizialean aurkeztu beharko da edo on line erregistro elektronikoa erabiliz www.beasain.eus helbidean. Jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien artean irabazlea zein den epaimahaiak erabakiko du 2019ko irailean. Bekaren diru kopurua 6.000 eurokoa izango da.

Idazle gazteentzako Igartza literatura beka Beasaingo Udalak antolatzen du, CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin. Euskal kultura zabaldu eta euskal idazle edota egile gazteen lanari laguntza emateko asmoz sortu zen.

  pdf Oinarriak (124 KB)

GAOko iragarkia

Argazkia: Hitza