“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren baitan eta liburuaren nazioarteko egunean irakurle sutsuenak saritu ditu Beasaingo Udal bibliotekak
Liburuaren nazioarteko egunean, apirilaren 23an banatu dira Beasaingo Udal bibliotekan “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren baitan, irakurzaletasuna saritzen duten opariak. Honela, irakurzaletasuna saritu nahi da baina baita ere bibliotekako mailegutza zerbitzuaren erabilpena.
Aurtengo sarituak honako pertsona hauek izan dira:
Gehien mailegatu duen haurra: Chaimae Did Abon Hicham
Gehien mailegatu duen heldua: Miren Munduate Aranburu
Euskarazko eta gaztelerazko liburu sorta bat emateaz gain, Mirentxu liburu dendan liburuak erosteko 30 euroko txeke bana jaso dute.
Bestalde, herriko bi talde sarituko dira irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten lana eskertzeko asmoz. Beasaingo Irakurle Taldeak eta Asmubek oroigarri bana jaso dute.
Gogoratu ekimen hau maiatzaren 31a arte luzatzen den “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren barruan kokatzen dela eta euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko opariak eta deskontuak daudela. Izan ere biblioteka mailegatutako euskarazko liburu bat irakurtzean, liburuari buruzko fitxa bat bete eta erosketarako %35ko deskontu txartela jasoko du Mirentxu liburu-dendan erosteko. Horretaz aparte, hilabeteko parte hartzaileen artean 30€ko erosketa txekea zozketatuko da liburutegian.