Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Maiatzaren 22ra arte luzatzen da Udalak antolatutako Udaleku irekietan izena emateko epea

2019/05/14

Euskararen erabilera eta ezagutzan eragitea helburua duten udalekuak aukera gehiago emateko luzatu dute izena emateko epea

Nafarroako Astitz-ko aterpean uztailaren 15etik 24ra izango da egonaldia eta 2006 eta 2010 bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalaren eskaintza berria da

Udalak antolatu dituen udaleku irekietan izena emateko epea luzatu da. Maiatzaren 22a arte dago aukera orain euskarazko udal eskaintza berri honetan izena eman ahal izateko.

Haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera eta ezagutzan eragiteko helburuz antolatu ditu Beasaingo Udalak uda honetarako Euskarazko Beasaingo udaleku irekiak. Legealdi planean jasota geratu zen egitasmoa eta honen zabalkundea egiteko lehen urratsa iritsi da. Udalaren hizkuntza politika sailetik euskararen erabilera haurren artean sustatzeko ekimen hau Urtxintxa eskolarekin elkarlanean antolatu da. Urtxintxak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ekimen hauek antolatzen.

Derrigorrezko hezkuntza formaletik kanpo, modu informalean aisialdirako udal eskaintza berri honek hizkuntzaren erabileran eragin nahi du. Beasaingo lehen udaleku irekiak uztailaren 15etik 24ra burutuko dira Astitzko aterpean (Nafarroa). 2006-2010 urteetan jaiotako haurrentzat zuzendua dago.

Astitzeko udalekuak, batez ere, elkarbizitzan oinarritutako udaleku hezitzaileak izango dira. Garrantzia berezia emango zaio euskararen erabilerari, eta horretarako jolas eta jarduera aproposak aukeratu dira, hala nola, talde jolasak eta jolas kooperatiboak, ginkana, eta abar. Horiez gain, inguruak eskaintzen dituen baliabideak kontuan izanda hiru irteera egingo dira.

 Izen-ematea www.urtxintxa.eus gunean egin beharko da eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero Beasaingo Udaleko 943 028063 telefonora deitu daiteke edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

  pdf Esku-orria (3.82 MB)