Lehenengo aldiz herritar batek eraman du Beasaingo Udalak euskal literatura eta sormena idazle gazteen artean bultzatzeko sortutako saria
Edizio honetara 16 lan aurkeztu dira horietatik 9 emakumeenak eta 7 gizonenak
Iazko irabazle Erika Elizarik “Zendabalitz” lana entregatu eta sariaren bigarren zatia jaso du
XXII. Igartza literatura sariaren edizioko irabazlea Irati Goikoetxea Asurabarrena 34 urteko beasaindarra izan da Herriak ez du barkatuko proiektuarekin. Sariketa honen ibilbidean lehenengo aldia da herritar batek saria jasotzen duena.
Igartzako jauregian egindako aurkezpenean hala nabarmendu du Beasaingo Udaleko kultura zinegotziak Xabier Matarranzek. Irati zoriontzeaz gain, bere poza agertu du Beasainen ematen den idazle gazteentzako sortutako literatura beka hau beasaindar batek jaso duelako. Edizio honetako epaimahaia Ana Jaka, Igor Estankona eta Garazi Kamiok osatu dute.
Aurkezpen ekitaldian Elkar-en izenean Xabier Mendiguren, CAFenean Joxe Begiristain eta udalaren aldetik Xabier Matarranz izan dira. Irati Goikoetxeak proiektuarengatik 6.000 euroko sariaren erdia eta garaikurra jaso ditu eta urte beteko epea izango du liburua amaitzeko. Irati Goikoetxea Asurabarrena matematikako irakaslea da eta betidanik lotura izan du bertsolaritza eta euskal literaturarekin. Beasaingo irakurle taldeko partaide da eta hainbat kultur ekitaldietako partaide ere. Egun, Nafarroako gobernuan lanean dihardu bizikidetza arloan. Hain zuzen ere, gai horren inguruan idatzi du proiektua.
Erika Elizariren “Zendabalitz” liburua amaituta
Ekitaldi berean, iazko irabazleak, Erika Elizari Salvadorrek, “Zendabalitz” lana entregatu ostean diru sariaren bigarren zatia jaso du eta datorren urteko otsailean aurkeztuko da liburua.
Igartza Literatura beka saria Beasaingo Udalak idazle berrien sormena bultzatzeko helburuarekin sortu zuen Elkar argitaletxea eta CAFen laguntzarekin. XXII. edizioa izan den honetan, 16 lan aurkeztu dira. Horietatik 9 emakumeenak eta 7 gizonezkoenak. Aurkeztu diren lanen jatorriari dagokionez 13 gipuzkoarrak, 1 nafarra, 1 bizkaitarra eta 1 arabarra. Ez da iparraldekorik egon.
Orain arteko irabazleak:
LIBURUA |
Igartza Literatura Bekaren edizioa |
URTEA |
Argitalpen urtea |
EGILEA |
CONNEMARA GURE BIHOTZETAN |
I. |
1998 |
2000 |
Julen Gabiria Lara |
EGUN DENAK EZ DIRA BERDIN |
II. |
1999 |
2001 |
Xabier Etxeberria Garro |
KORAPILOAK |
II. |
1999 |
2001 |
Jasone Osoro Igartua |
ORTZADARRA SUTAN |
III. |
2000 |
2002 |
Fernando Morillo Grande |
VAN´T HOFFEN ILEA |
IV. |
2001 |
2003 |
Unai Elorriaga Lopez de Letona |
HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA |
V. |
2002 |
2004 |
Julen Gabiria Lara |
KARONTE |
VI. |
2003 |
2005 |
Asel Luzarraga Zarrabeitia |
AMAREN ESKUAK |
VII. |
2004 |
2006 |
Karmele Jaio Eiguren |
LILE |
VII. |
2004 |
2006 |
Peru Magdalena Arriaga |
AULKI BAT ELURRETAN |
VIII. |
2005 |
2007 |
Uxue Alberdi Estibaritz |
ERO |
IX. |
2006 |
2008 |
Jon Martin Etxebeste |
ETXETIK IRTEN GABE |
X. |
2007 |
2009 |
Katixa Agirre Miguelez |
NORA EZ DAKIZUN HORI |
X. |
2007 |
2009 |
Irati Jimenez Uriarte |
HAGINA |
XI. |
2008 |
2010 |
Eider Rodriguez Martin |
HILTZAILEA |
XII. |
2009 |
2011 |
Uxue Apaolaza Larrea |
GERIZPEKO PANPINAK |
XIII. |
2010 |
2012 |
Garazi Camio Anduaga |
INTERRAIL |
XIV |
2011 |
2013 |
Goiatz Labandibar Arbelaitz |
MAMUAK |
XV |
2012 |
2014 |
Danele Sarriugarte Mochales |
EZ EGIN TIRO ANBULANTZIEI |
XVI |
2013 |
2015 |
Mikel Ayllon Corral |
HAUTS HAIETATIK |
XVII |
2014 |
2016 |
Unai Villena Camarero |
KAFE BETEA |
XVIII |
2015 |
2017 |
Kattalin Miner Perez |
KARRAMARROA TROSTAN |
XIX |
2016 |
2018 |
Ekaitz Goienetxea Cereceda |
PAPEREZKO TXORIAK |
XX |
2017 |
2019 |
Miren Amuriza Plaza |
ZENDABALITZ |
XXI |
2018 |
Erika Elizari Salvador |
|
HERRIAK EZ DU BARKATUKO |
XXII |
2019 |
Irati Goikoetxea Asurabarrena |