Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Haurrentzako udaleku itxiak Otxandion

2020/06/18

Ekainaren 30era arte egongo da izena emateko epea irekita eta 2007-2011 urte artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute Udalak euskararen erabilera eta jakintza bultzatzeko antolatu duen udalekuan

Euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea helburu duten udalekuak burutuko dira uztailaren 20tik uztailaren 29ra Bizkaiako Otxandion. Aurtengo egonaldia Nafarroatik Bizkaiara salto eginez, Astitz herrian antolatzekoak zirenak Otxandioko aterpetxean burutuko dira. Iazko esperientzia onaren ondotik zerbitzu hau berriz ere eskaintzea erabaki da. 

Beasaingo Udalak, bizi dugun egoera berezi honek baldintzatuta osasun eta segurtasun neurriak kontuan izanda antolatu ditu udalekuak. Osasun agintariek ezarritako baldintzak betez parte hartzaile guztien osasuna bermatuko da. 

Lehentasuna, haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera eta ezagutzan eragiteko antolatu ditu Beasaingo Udalak udaleku itxiak. Egitasmo hau, udal gobernuaren legealdi planean helburu nagusien artean jasota eta iragarrita geratu zen. 

Euskara, natura eta kirola

Beasaingo Udalak azken hilabeteetan izandako oztopoak gaindituz, euskara eta kalitatean espezializatua den Eusport  enpresarekin eta Otxandioko Koikili Aterpetxearekin elkarlanean euskara, natura eta kirola oinarritzat dituen aisialdi programa bermatu du, covid 19ak eragindako babes eta segurtasun baldintzetara egokitutako euskarazko udalekuak alegia.

Izan ere, Araba zein Gipuzkoarekin muga egin, kokapen estrategikoa duen eta euskararen arnasgune herria den Otxandio, bizkaiko lehen hiribildua (1236) izateaz gain, Gorbeiako eta Urkiolako Parke Naturalen erdian kokatzen da, bizkaiko eskualde ezagunak diren Arratialdea eta Durangaldearen tartean hain zuzen. Hots naturaz, kirolaz eta aisialdia euskaraz gozatzeko toki aparta, ALTXOR ugari gordetzen dituen tokia!

Kopuru mugatua

2007-2011 urteetan jaiotakoentzat antolatuko dira, haur kopurua mugatua izango da eta beasaindarrek lehentasuna izango dute. Izen ematea ekainaren 30an, asteartea, itxiko da. Beraz, gomendatzen da ahalik eta azkarren izena ematea. Izena ematean pdf galdetegia (625 KB) bat bete beharko da. Galdetegia bete eta bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali ndoren, erantzun-mezu bat bidaliko da datuak jaso direla jakinaraziz eta ordainketa egiteko jarraibideekin. Izen ematea behin betikoa izango da ordainketa egin ostean. Prezioak honako hauek dira; seme alaba bat 120 euro, bi seme alaba 225 euro eta hiru seme alaba 300 euro. Ordainketa egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da (30a barne). 

Informazio gehiago jasotzeko euskara arloko 943 028063 telefono zenbakira deituz eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan jaso daiteke. 

UDALEKUAK OTXAN. BEASAINGO UDALA