Eguberriko argiteriaren piztea abenduaren 10ean egingo da tokiko merkataritzan eta saltokietako ekonomian eragin positiboa indartzeko
Eguberrian ohikoak diren ekitaldiek lekua hartuko dute agendan. Bizi dugun egoerak baldintzatuta bada ere, arduraz eta zentzuz jokatuz, osasun eta babes neurriak betez burutuko dira behinik behin. Horrela bada, Udalak tokiko elkarte eta eragileekin hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Musika eta haurrak helburu hartuta, ekitaldi hauek antolatu dira.
- Abenduak 17
- Musika Eskolako ikasleen Eguberri kontzertua Andre Mari Zeruratuaren parrokian 19:00etan.
- Abenduak 18
- Aurtzaka dantza taldeko haurrak Usurbe antzokian 16:30etan
- KUP abesbatza Andre Mari zeruratuaren parrokian 19:30etan
- Abenduak 19
- Loinatz abesbatza, San Martingo parrokian 20:30ean
- Abenduak 24
- Olentzero eta Mari Domingi Igartzan 11:00etan eta 16:00etan herriko plazan.
- Abenduak 26
- Vocalia abesbatza Andre Mari zeruratuaren parrokian 19:30ean.
- Abenduaren 27an eta 28an Txu-Txu trena izango da.
- Abenduak 28
- Gazteentzako futbolin txapelketa plazapen 16:00etan
- Antzerkia “Altsasu” antzezlana Usurbe antzokian 20:30ean.
- Abenduak 29
- Haurrentzako puzgarriak eta jolasak Gernika pasealekuko frontoian 11:00etan.
- Beasain Kirol Sariak gala Igartzako jauregian 19:00etan.
- Abenduak 30
- Skate eguna, Pump-track pistan goizetik hasi eta egun osoan.
- Gabonetako erakusleiho lehiaketaren sari ematea udaletxean 15:30ean.
- Film laburren lehiaketa, Usurbe antzokian
- Abenduak 31
- San Silbestre txikia Gernika pasealekuan 10:30ean
- San Silbestre Krosa Gernika pasealekuan 12:00etan.
- Urtarrilak 3
- Puzgarriak eta jolasak Gernika pasealekuko frontoian 11:00etan.
- Urtarrilak 4
- Sun magoa, Usurbe antzokian
- Urtarrilak 5
- Erregeen zamalkada, Igartzatik udaletxera.
Eguberriko argiteriaren piztea
Eguberriko argiteriaren piztea abenduaren 10erako dago aurreikusita. Argiteria bereziak kaleak apaintzearekin batera merkataritzan eta saltokietako salmentetan eragin positiboa izatea du helburu. Udalerriko merkataritza sarean eta dendetan herritarrak zein kanpotarrak erosketak egitera bultzatu nahi ditu tokiko ekonomia sustatzeko.
Herrian zehar iluntze-gauez ibiliko dira teknikariak lanean eta argien euskarriak jartzeko, hauek kokatzen diren etxebizitzetako balkoietan ibili litezke eginkizun horretan. Hargatik herritarrei ohar honen berri ematen zaie ezustekorik har ez dezaten.
Udalak aldez aurretik lan hauek eragingo dituzten eragozpenak ulertzen jakitea eskertu nahi die bizilagunei.