Haurren mailan La Salle ikastetxeko Eider Odriozola, Leire Villaro, Iker Sánchez, Aimar Cardoso, Laura González eta Markel Pascualek aurkeztutakoa izan da aukeratua
2022ko Loinatz jaiek badute irudia. Nagusien mailan (A), Antón Iglesias galizarrak (1961, S. Xurxo de Cristimil, Lalin -Pontevedra-) egindako kartela izan da epaimahaiak eta herritarrek aukeratutakoa. Berrogei urtetik gora daramatza margogintzan Antónek. Autodidakta da eta obserbatzailea eta arte plastikoen munduan kartelgintza asko landu duena. Sariketa asko irabazia, jai eta ekitaldietako kartelgintza landu du bereziki. Pozik agertu da egilea irabazlea izan dela jakinda, bere lanaz oso harro dagoela esan du aurten egindako onenetarikoa baita. Kartel irabazlea aurtengo jaiak iragarriko dituen irudia eta egitarauaren azala izango da.
Haurren mailan (B), La Salle ikastetxeko ikasleak diren Eider Odriozola, Leire Villaro, Iker Sánchez, Aimar Cardoso, Laura González eta Markel Pascual egindako kartela da irabazlea.
Aurten guztira 255 lan jaso dira horietatik 234 lan 7-15 urtekoek bidalitakoak (B maila) eta 21 lan helduetan (A maila).