2017ko Loinatz jaiak iragarriko dituen kartela Mikel Jimeno De Frutos beasaindarrak aurkeztutakoa izan da. A mailan, helduen kategorian, eta herritarren bozketaren ondoren, botu gehien jaso dituen kartela izan da.
Txosnetako egitaraua iragarriko duen kartel irabazlea aldiz, C mailan, Aritz Garcia Villajosek egindakoa izan da.
Azkenik, B mailan, haurrei dagokiena, La Salle San Jose ikastetxeko ikasle taldeak aurkeztutakoa izan da aukeratua. Hain zuzen ere, Iker Pia, Aimar Telleria, Oier Jimenez eta Xabat Larrañagak elkarlanean egindakoa.