“Paperezko txoriak” proiektuarengatik 6.000€ko sariaren erdia eta garaikurra jaso ditu berriztarrak eta urte beteko epea izango du liburua amaitzeko.
Ekitaldi berean, iazko irabazleak, Ekaitz Goienetxeak, “ Karramarroa trostan” lana entregatu ostean diru sariaren bigarren zatia jaso du eta datorren urteko otsailean aurkeztu ahal izango da.
Beasaingo Udalak idazle berrien sormena bultzatzeko helburuarekin sortu zuen beka. 20. edizioa izan den honetan, 20 lan aurkeztu dira. Hoietatik 13 emakumeenak eta 7 gizonezkoenak.
“Azken urteetan bataz beste aurkeztu diren lanen kopurua dozena ingurukoa izan bada, pozgarria eta batez ere sari honekin aurrera jarraitzeko nahikoa arrazoi eta indarra ematen du aurten aurkeztutako lanen kopuruak”, aipatu zuen aurkezpenean Xabier Matarranz kultur zinegotziak.