Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Ezkiaga auzoan botikina jartzeko eskaera egitea onartu da

2018/02/23

Erabaki honek Ezkiaga (Porteria) auzoko bizilagunek egindako eskaeran du oinarria eta Eusko Jaurlaritzari zuzenduko zaio

Udalbatza osoko bilkuran onartutako beste eskaera Beasainen NAN eta pasaportea egin ahal izateko zerbitzua ezartzeko, gobernu zibilaren ordezkariari zuzenduko zaiona da

Erabaki honekin Ezkiaga auzoan botikin bat jarri ahal izateko lehen urratsa eman da. Izan ere, herriko botika edo farmaziak auzo honetatik urrun aurkitzen bait dira eta auzotarrentzako oinarrizkoa den zerbitzu hau ematea beharrezkoa da. Halaxe adierazi zioten egungo Udal gobernuari bere garaian eta harrez geroz gai hau aurrera eramateko lanean jardun da harik eta Udal batza osoan onartua izan dadin aurkeztu duen arte.

Azkenik aho batez onartua izan den eskaera honek botikinaren zerbitzua eskatuko du farmazia edo botikakoa izateak bete ezin diren baldintzak eskatzen zituelako; bailara mailako populazioaren kopurua handitzea besteak beste. Honela bada, Ezkiaga auzoan botikina jartzeko eskaera Eusko Jaurlaritzako Aseguramendu eta kontrataziorako zuzendariari bidaliko zaio.

Bestalde, osoko bilkuran aztertutako beste gai nagusia Gobernu zibilaren delegaritzari NAN eta pasaportea Beasainen eman ahal izateko zerbitzua egokitzea izan da. Duela urte batzuk Beasainen eskaintzen zen zerbitzu hau bertan behera geratu zen eta derrigorrez egin beharrekoa denez, egungo Udal gobernuak beasaindarren, eskualdeko eta inguruetako herritarren mesederako beharrezkoa dela iritzi du.

Udalbatzaren osoko bilkuran onartutako beste gaiak hauek izan dira: EUDELek martxoaren 8ko adierazpen instituzionala, Errekarte I, 32 arean egin beharreko eraikinen atariak zenbatzea eta laguntza ekonomikoak emateko oinarriak onestea arlo hauetan, Beasaingo gazte laguntzaileentzako bekak, haurren denboraldirako harrerentzat eta ekintza gizatiarrentzako larrialdietarako laguntzak.