Goierri Lanbide Eskolarekin elkarlanean, Beasaingo Udalak ikasturte honetarako babestu duen formazio ikastaroa Mekatronikari buruzkoa izango da eta izena emateko epea urriaren lehen hamabostaldia arte dago zabalik
Udal gobernuak langabezi kopurua jaisteko helburuarekin, ikasketak dituzten beasaindar langabetuei zuzendutako ikastaroa da eta amaitzean enpresetan praktikak eginez lan munduan sartzeko aukera handia da
Udal gobernuak enplegua sustatzeko martxan jarritako egitasmoei tinko eusten die eta urte sasoi honetan Goierri Lanbide Eskolarekin duen elkarlanari esker Formazio saioen hirugarren edizioa abian jarri da. Kasu honetan, erdi edo goi mailako ikasketak dituzten beasaindar langabetuei zuzendutako formazio ikastaroak dira antolatzen direnak eta urtetik urtera aldatuz doazenak bertako enpresek eta lan merkatuak eskatzen dituen ezaugarrien araberakoak izanik. Hargatik, langabezi tasa baxua eta laneratzeko aukera altua ematen duten ikasketak dira eskaintzen direnak.
Oraingo honetan, Mekatronikari buruzko formazio ikastaroa izango da emango da. Makineria, tresneria industriala eta ekoizpen –lerro automatizatuen lantokiko instalazioak kontrolatzeko eta hauei dagokien jakintzari buruzko formazioa irakatsiko da. Ikasketa planak 630 orduko prestakuntza modulua izango du eta 300 ordu ekipo industrialen mantentze-lanetako eta muntaketa mekanikoko lanekoak ez diren lan praktikak bertako enpresetan.
Formazio saio hauetan izena emateko eta informazio gehiago lortzeko, Goierri Lanbide Eskolara jo beharko dute interesdunek. Urriaren lehen hamabostaldia arte dago izena emateko epea irekita eta ikastaroa urriaren 22an hastea aurre ikusita dago.
Langabezia beherantz
Beasaingo Udal gobernuak langabeziari aurka egiteko konpromisoarekin jarraitzen du. Izan ere lana oinarrizko eskubidea izanik bizi kalitatean eragin zuzena du eta pertsonei duintasuna ematen die. Horrela, legegintzaldi hasieratik martxan jarritako egitasmoak mantentzen dira, batez ere langabezian dauden pertsonen ezaugarriei erreparatuz, eskualdeko enpresen lan eskaintzari lotzen zaien formazio saioak antolatuz.
Honela, Goierri lanbide eskolako formazio ikastaroak eta enpresetako lan praktikak, ekintzaile berrientzako diru laguntza ildoak (Anezka inkubategia adibide), eta Coworking-a bezalako ekimenak sustatu eta babesten ditu Udalak.
Beste arlo batean baino halaber, Beasaingo Udalak Caritas elkartearekin duen lankidetza hitzarmenari esker, Udalak Caritasen eskura jarritako baratze sozialetan 20 pertsona daude baratze-zaintza tailerrean okupazio lanetan.
Honen ondorioz, azken bi urtetan langabetuen kopuruaren joera beheranzkoa izatea lortu da. Lanbideko datuen arabera, 2015garren urtearen amaieran 698 langabetu zeuden, 2016an 621, eta 2018ko maiatzeko datuei erreparatuz 556 beasaindar zeuden langabezian, %8,07. Beraz, langabeziaren beheranzko joera mantentzen da udalerrian.