Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Igartzako Monumentu Multzoa kudeatzeko esleipen berria egitea onartu du Udalbatza osoak

2018/12/21

Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (OARC-KEAO) egungo esleipena bertan behera utzi eta proposatuta zegoen hurrengo enpresak adjudikaziodun izateko eskubideari uko egin ondoren lizitazio berria martxan jartzea onartu du Udalbatza osoak

Igartzako Monumentu Multzoaren kudeaketa joan den ekainean Aldabe Kooperatiba Elkarteari Udalbatza osoak aho batez esleitzea erabaki bazuen ere, lizitazioan parte hartu zuen Dolarea Hotela S.L. enpresaren errekurtsoa onartu zuen Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (OARC-KEAO). Urriaren 17an kaleratutako ebazpenean Dolarea Hotela S.L. enpresak aurkeztu zuen errekurtso berezia onartu eta Aldabe enpresari egindako esleipena bertan behera uztea eta proposatutako bigarren enpresari kontratua esleitzea erabaki zuen.

Erabaki honi errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea ireki zen (abenduaren 17a arte) eta honen amaieran Dolarea Hotela S.L.-ek idatzia aurkeztu zuen udalean, KEAO-ren ebazpenak  ematen dion eskubideari uko eginez, Aldabe enpresarekin hasitako elkarlana eta bi enpresen interesak ez kaltetzeko eta Igartzako Monumentu multzoaren kudeaketarako lizitaziora batera aurkezteko aukera aztertzeko. Horren ondorioz kontratazio mahaiak Udalbatza Osoari egungo esleipen- erabakia bertan behera utzi eta Igartza Monumentu Multzoa kudeatzeko lizitazioa hutsik geratzean berria martxan jartzeko proposamena aurkeztu dio. Udalbatza Osoko bilkurak proposamena Alderdi Jeltzalea eta alderdi sozialestaren aldeko botoekin (10) eta EHBilduren abstentzioarekin (6) onartu du eta baldintza plegu berriak idazteko prozesua abian jarriko da.

Urteko azken Udalbatza osoko bilkuran onartu diren beste gaien artean, Herritarren batzordeak proposatutako Euskararen erabilpen plana luzatzea izan da 2022 arte, eta Lurraldea batzordeak proposatuta Mugikortasun iraunkorreko Udal-plana burutzeko Mugikortasun mahaia eratzeko proposamena onartu dira aho batez.