Udal gobernuko agintari eta teknikariek herritarrei irekitako bi saioetan legealdian aurrera eramandako kudeaketari buruzko kontu ematea eskainiko dute bi saioetan
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko legeak adierazten duenari jarraituz, Beasaingo Udalak eta honen ordezkari den gobernu taldeak udal teknikariekin batera, 2015-2019 legealdian burututako kudeaketari buruzko kontu ematea eskainiko dute.
Azalpenak emateko bi saio antolatu dira. Lehena otsailaren 6an burutuko da arratsaldeko 18:30an eta bertara herriko elkarteetako ordezkariak gonbidatu dituzte eta Igartzako jauregian egingo da. Bigarren saioa, otsailaren 7an egingo da ordu berean udaletxeko batzar aretoan eta honetara herritarrak daude deituta.
Kontu emate saioak irekiak izango dira eta bertan Beasaingo udal gobernu taldeak 2015-2019 legegintzaldian burututako kudeaketa planaren kontu emango da. Dokumentu hau udalaren web-an aurkitzen da. Helburua legealdi planean jasotako proiektu estrategikoak azaltzea, horien betetze maila eta emaitzak baloratuz, herritarren zalantzak argitzea eta hobetzeko proposamenak jasotzea izango da. Kontu emate saioaren inguruko zehaztasunak ondorengo hestekan aurktizen dira.