101 urte bete ditu gaur Carmen Usabiaga Múgica beasaindarrak eta ohikoa den moduan Aitor Aldasoro alkateak bisita egin dio goizean zoriontzeko. Herria eta Udalaren izenean urtebetetze honen omenez, lore sorta oparitu dio alkateak eta egun ona pasatzeaz gain horrelaxe jarrai dezala opatu dio. Carmen familia eta lagunez inguraturik egon da gaurko egunez. Familiarteko argazkia aterata amaitu da Arangoiti egoitzara egindako bisita. Zorionak Carmen eta bejondeizula!
Argazkia: J. Unanua