Beasaingo Udalak bere gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Soraluzen izandako erailketa matxistaren aurrean eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.
Tragedia honek gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten eta indarkeria matxistaren aurrean tolerantziak ez duela tokirik.
Giza eskubideen aurkako urraketa larri eta onartezin honen aurrean, Udalak bat egiten du antolatzen diren gaitzespen- ekintza guztiekin.
Bide batez, pairatzen ari garen isolamendu egoera honetan, etxean erasorik jasaten baduzu eta laguntza behar baduzu, Euskal erkidegoan SATEVI da Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua eskaintzen duen erakundea. Laguntza behar izanez gero deitu 900 840 111 telefonora edota Beasaingo Udaleko 943 028050 telefonora .