Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Ostalaritzari eta merkataritzari zuzendutako laguntzak mantentzeko konpromisoa du Udalak

2020/10/21

Laguntzekin jarraitu eta neguari begira beste laguntza ildo bat irekitzeko proposamena aurkeztu die ostalariei 

Udal arduradunak herriko ostalarien ordezkariekin duten harremanaren baitan burututako azken bilerak emandako ondorio nagusiak, aurtengo laguntzekin jarraitzea eta beste inbertsio batzuetarako diru laguntza ildo bat irekitzea izan dira. Herriko egoeraren eta Covid-19ren ondorioz hartu beharreko babes neurrien jarraipena egiteko azken bileran Covid 19ak eragindako ondorioak arintzeko neurriak berretsi ziren. 

Kutsatzearen hedapena gehien ematen diren guneak jende elkartzeak eta famili bilkurak direla egiaztatuta, egoera honetara egokitzen jarraitu behar dute udalerriko tabernak. Sektoreari horrek eragin ditzaken kalteak arintze aldera, udal arduradunek alkatea buru, tabernariekin egindako azken bileran aurten ezarritako laguntzekin datorren urtean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten eta neguari begira beste laguntza ildo berri bat irekitzeko aukera proposatu zuten. 

Estalkiak jartzeko laguntzak

Errepikatuko diren laguntzak, zaborraren %50a, terrazakoaren %50a eta OHZren (Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga) %30a ordaintzen laguntzea da. Hauez gain, datozen astetan udazkeneko bonoen txanda iritsiko da udalerrian kontsumoa bultzatzeko erabiliko dena. Irekiko den laguntza ildo berria tabernetatik kanpo terrazak babesteko estalkiak jartzeko diru laguntzena izango da. Udala laguntza hauek emateko oinarriak lantzen ari da. 

Babes neurriak betetzea 

Bileran babes neurriak eta segurtasuna bermatzeko neurriak betetzearen garrantzia azpimarratu da. Kutsatzerik ez gertatzeko, musukoaren derrigorrezko erabilera, pertsonen arteko urruntzea, higienea eta gehienezko pertsona multzoen kopurua mugatzea dira. Aretoen aforoa edo edukiera ere errespetatu behar da eta zutik ezin izango da barran egon.