Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Herritarrei eskertza PCR probak egiteko deialdiari emandako erantzunagatik

2020/10/29

Beasaingo Udalak bere esker ona adierazten die beasaindarrei PCR proba egiteko deialdiari emandako erantzunagatik

Orotara hiru egunetan 3.341 beasaindar pasa dira Gernika pasealekuko frontoian Osasun sailak kokatutako PCR probak egiteko azpiegituratik

Azken asteetan Beasainen Covid 19aren eraginagatik positibo kopuruak gora egin zuela eta, Osasun sailak udalerrian galbahe masiboa egiteko erabakia hartu zuen. Helburua, kutsatzearen egoerari buruzko argazki ahalik eta errealena eduki ahal izatea zen, honen hedapena gutxitzeko neurri berririk hartu behar zen edo ez jakiteko.

Azken egunetako egoerak neurri berezi horiek jadanik hartzera behartu dituzte Udalaz gaindiko agintariak. Hala ere, Beasaingo Udalak herritarrek PCR probak egiteko deialdiari eman dioten erantzuna txalotzekoa izan dela iritzi du. Udalak parte hartzeko zabaldutako gonbidapenaren ondoren, honek adierazten du gaitzaren aurrean herritarrek duten kontzientziazio maila.

Hiru egun iraun duten PCR probetan 3.341 herritarrek parte hartu dute. Hasiera batean 13-40 urte bitarteko herritarrak deitu baziren ere, proba egiteko borondatea izan zezaketen gainontzeko beasaindarrei ere eman zitzaien aukera, eta emandako erantzuna zoriontzeko modukoa izan da. 

Egunez egun egindako probak eta emaitzak hauek izan dira Osasun sailak emandako datuen arabera: 

  • Astelehena, urriak 26: 936 proba 
  • Asteartea, urriak 27: 1.085 proba 
  • Asteazkena, urriak 28: 1.320 proba

Positiboen datuak Osasun departamentuak ematen ditu egunero publiko egiten duen txostenean.