Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Udalak langabetuentzako formakuntza ikastaro berriak antolatu ditu

2017/03/30

Ikolan Lanaldi aldibateko enpresarekin elkarlanean, ikasketarik ez duten langabetueei zuzenduak izango dira formakuntza ikastaroak.

Eskualdeko enpresek dituzten lanpostuen beharren arabera antolatu dira ikastaro hauek.

Udal gobernuaren legegintzaldiko helburu nagusia izan da langabeziari aurre egitea ondorioz enplegu sustapena izan da lehentasun nagusietako bat. Izan ere herritarren ongizatea hobetze aldera, beharrezkoa biurtu da enplegua eta lana sustatzea, honek  pertsonak burujabe eta duin egiten bait ditu. Horregatik langabeziari aurre egiteko beste pauso  berri bat eman du Udalak langabetuentzako formakuntza ikastaro berriak antolatuz.

Oraingo honetan, Beasainen dauden ikasketarik gabeko langabetu kopurua aintzat hartuz arazo honi irtenbidea emateko neurriak hartzea izan da helburua. Hori horrela, eskualdeko enpresek behar dituzten langileen perfilari erreparatuz, behar hauek asetzeko lagabetuei formakuntza espezifikoa eskainiko zaie ikastaro berri hauekin.

Horretarako Udalak Ikolan lanaldi aldibateko lan enpresarekin elkarlanean aipatu ikastaroak antolatu ditu. Ez hori bakarrik, kontutan hartu behar da Beasaingo langabetuetatik 246 gizonezkoak direla eta 368 emakumezkoak. Hargatik eta kopuru hauek kontutan hartuz , emakumeei zuzendutako formakuntza ikastaro bereziak ere eskainiko dira.

Formakuntza lanak enpresen eskarie zuzenean lotuta izanik, lehen formakuntza eskaintza honetan emango diren ikastaroak arlo hauen gainean izango dira: eraikuntza eta metalgintza, plataforma eta orga jasotzaileak erabiltzeko ikastaroak, lorazaintza eta nekazaritza lanak, mantenu eta garbitasun arlokoak (produktu fitosanitarioen aplikazioa), lan arriskuen prebentziorako oinarrizko formakuntza eta errepide lanei buruzko formakuntza. Dena den, eskaintza honen barruan ikastaro guztietan zeharka, beste gai amankomun hauek ere aztertuko dira: kurrikuluma nola idatzi eta prestatu eta lana aurkitzeko teknika eraginkorrak.