Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Angeles Oteo Garridok 100 urte bete ditu

2022/10/08

Ehun urte bete dituzten herritarren artean aurkitzen da gaurdanik Angeles Oteo Garrido. 1968an etorri zen Briones (Errioxa) jaioterritik, senarraren lanbideak bultzatuta. Geltoki buru izanik Beasaingo tren geltokira bidali zuten eta bertako eraikinean bizi izan ziren 15 urtez. Hori dela eta familia osoarekin batera, Leire Artola alkatearekin eta Malu Valles ongizate saileko buruarekin argazkia atera dute gaur bertan. Beraien eskutik jaso ditu oroimenezko plaka eta lore sorta, baita beasaindar guztien izenean zorionik beroena. Bejondeizula Angeles!