Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Tasa eta zergak ez dute igoerarik izango 2018an

2017/10/07

Udal gobernuak egin zuen proposamenak ez zuen ekarpenik izan eta ondorioz bere horretan geratuko dira datorren urteari begira inolako aldaketarik gabe

2018ko Ordenantza fiskalei lotuta, Beasaingo Udal gobernuak datorren urtera begira tasa eta zerga guztiak izozteko proposamenari inongo aldaketarik proposatu ez zenez bere horretan geratuko dira eta ez dute aldaketarik izango.

Udal Gobernuak bere proposamena, diru sarrera eta gastuen arteko orekak igoerarik eskatzen ez zuelako, baina bereziki, Udalaren presio fiskala baretu zelako egin zuen. Honen oinarrian, Madrilgo gobernuarekin Eusko Alderdi Jeltzaleak kupoaren negoziaketan lortutako akordioa dago. Horri esker, Beasaingo Udalak ez du aurreikusitako 462.623€ko kopurua itzuli behar izango. Negoziaketen bidez,  beraz, aurreko urteetan izandako “presio fiskala” arintzea lortu da eta horrek Udalak aipatu kopurua itzuli behar ez izatea ekarri du.

Gauzak honela, ondasun higiezinen zerga, jarduera ekonomikoen zerga edo Eraikuntza, obren eta instalakuntzen zergak ez dute igoerarik izango. Modu berean ura, zaborrak edota lurzoruaren okupazioagatik ordaintzen diren tasak ere ez dute aldaketarik jasango, oro har.