Irisgarritasuna eta erosotasunaren alde, Zazpiturrieta kalea berrurbanizatzeko lanak amaitu dira eta trafikoari zabaldu da
Uda sasoian hasi ziren lanak aurreikusitako epean burutu dira
Kaleak herritarren beharretara egokitzeko Udalaren helburu nagusiari jarraituz Zazpiturrieta kalea berrurbanizatzeko lanak amaitu dira eta ireki da trafikora.
Atzemandako beharrei erreparatuz, lehentasuna zuten tokietan jarri du begia Udal gobernuak. Irisgarritasuna, saneamendu zerbitzuen berritzea eta azken batean pertsonen bizi kalitatean eragin zuzena dute hirigintza lanak.
Zazpiturrieta kalean egin diren lanei dagokionez, mendiaren kontrako espaloi zatia kendu eta etxeetan dagoena zabaldu da eta kalea asfaltatzeaz gain saneamendu zerbitzuak berrituko dira. Honela oinezkoentzako ibilbidea handitu eta erraztu da erosotasuna handituz. Gainera bi atarietako irisgarritasuna hobetu da eskailerak kendu eta sarbidea espaloiaren maila berean jarriz. Honekin batera ere, Esteban Lasa kalearen bidegurutzean dauden bi lorategietako parterrak berritu dira korten altzairuaz egindako itxitura batekin.
Otegi-Gaztañaga enpresak burutu ditu lanak 211.323,86€ko (+BEZ) prezioan eta lanak burutzeko aurreikusitako epea bete da; bost hilabete eta erdi.