Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Zarataren aurkako pantailak jartzeko lanak amaituta

2018/01/29

N-1 errepidean Beasaingo Zumadi industriguneko sarreran trafikoak sortzen duen zarata gutxitzea dute helburu

Aste honetan amaitu dira trafikoak sortzen duen zarata gutxitzeko pantailak jartzeko lanak. 288 metroko zati honetan jarri dira pantailak: Gruas Usabiagatik irtenda N-I errepiderako sarbidetik hasi eta Zumardi industrialdera eta trenbideetara sartzeko N-I errepideko hurrengo itzulbideraino. Ondorioz, N-I errepideko zirkulazioak eragiten duen zarata murriztuko da Beasaingo Trenbide kaleko etxebizitzen onerako.

Zarataren kontrako pantailena urte askotako eskaera bat izan da. Beasain komunikazio lotune izan da historikoki eta ibilgailu kopurua gorantz joan da; trafikoaren kalteak, hotsa, nozitu dira urtez urte eta iaz, udal gobernuak egindako eskaerari erantzunez, Aldundiak esku hartu zuen arazo honi konponbidea emateko. Pantaila hauen bitartez, N-1 errepideak sortzen duen zarata maila gutxitzea lortu nahi da.

4 metro altuerako eta 10,6 zentimetro lodierako “bi aldetatik absorbenteak” diren pantailak jarri dira. Errepideko zarata gutxitzeaz gain, trenbidetik datorrena ere ez errebotatzen lagunduko dutenak. Panel metalikoak, zulatuak dituzte kanpoaldean eta barnealdean material xurgatzailea.