Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Ikuskaritza teknikoa egin behar duten eraikinentzako deialdia

2018/02/21

Beasain Lagunkoia egitasmoko lantaldeak EITa edo Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa egin behar duten 207 eraikin inguru identifikatu zituen herrian

Udalak 50 urte baino gehiagoko etxejabe edo jabekideen komunitateei bidali die gutuna ikuskapena egin dezaten eta diru laguntzak eskainiko ditu

Beasaingo Udaleko Hirigintza Sailak gutun bidez jakinaraziko die 50 urtetik gorako etxebizitza erabilera duten eraikin guztietako etxejabe edo jabekideen komunitateei, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egin behar dela. Honela, legediak eskatzen duena betetzeko, higiezinaren kontserbazio maila jasotzen duen txosten teknikoa egin behar da.

50 urte baino gehiagoko eraikinen jabe edo komunitateek aparejadorea, arkitekto teknikoa edo arkitektoa kontratatu beharko dute ikuskapena egiteko. Aditu horrek egitura, fatxada, estalkia edota teilatua, saneamendu eta hornidura sarea aztertu beharko ditu, arrakala edo pitzadurarik zein hezetasunik badagoen edo elementuren bat askatu edo erori den jakiteko.

2017ko ekainaren 28az geroztik, 50 urte bete dituzten bizileku-erabilera duten eraikinek, EITa egiteko urte beteko epea izango dute antzinatasun hau bete zuten egun beretik hasita.   

Beraz, 2018ko ekainaren 27ra arte EITa egiteko epea izango dute 2017ko ekainaren 27ra bitartean 50 urte edo gehiago bete dituzten bizileku-erabilera duten eraikin guztiek.

Beasainen, Beasain Lagunkoia egitasmoko lantaldeak burututako lanari esker, 207 eraikin inguru identifikatu dira ikuskapena 2018an egin behar dutenak.

Eman beharreko pausoak honakoak dira:

  • Komunitateak, dagokion tekniko, arkitekto edo arkitekto teknikoari EITa egiteko agindua eman behar dio.
  • Ondoren dokumentua udaletxean (I-gunean) aurkeztu behar da erregistratua izateko eta ondoren Eusko Jaurlaritzara bidaltzeko.

Era berean Udalak jakinarazten du, Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) ondoriozko obrak egiteko diru-laguntzak eskainiko dituela. Honen gaineko informazioa jasotzeko I-gunera jo daiteke 943 02 80 50 telefonoaren bidez edo mailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.