Beasainen Igunean banatuko dira bizilagun berriei
Sasieta mankomunitateak, mankomunitatea osatzen duten sei udalerri handienetara (Beasain, Zumarraga, Ordizia, Legazpi, Urretxu eta Lazkaora) kanpotik etorritako bizilagun berriei harrera egiteko informazio-orriak prestatu ditu.
Informazio-orriak bost hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa, frantzesa eta arabiera) idatzita daude, etorri berriek zabor-bilketa zerbitzua behar bezala erabiltzeko informazio argia, laburra eta zuzena izan dezaten.
Informazio orrietan, herri bakoitzeko berezitasunak hartu dira kontutan, izan ere, antzeko zerbitzua jaso arren, herri batetik bestera desberdintasun ugari baitaude; edukiontzi grisa irekitzeko egutegian, traste zaharrak ateratzeko egutegian, edukiontziak irekitzeko sisteman (txartela, giltza…), pixoihalentzako edukiontziak, gertueneko garbigunea eta abar.
Informazio-orriak udaletxeko herritarren harrera bulegoan, Igunean, banatuko zaie bizilagun berriei harrera egiterako orduan, aurrez aurre (herritarren arretarako bulegoetan), telefonoz, internet bidez...
Herritarrekin izaten den lehen harremana funtsezkoa da beharbezalako integrazioa eta bizikidetza errotzeko.
Informazio-orriak, Sasieta mankomunitateko web-orriko “Ikusi eta Ikasi” atalean edonoren eskura daude.