Helburu soziala lehenetsiz sortutako baratzeen eremua, 57 lursailetan banatu zen, 30m2koa bakoitza; 15 Sarea fundazioak erabiltzen ditu eta 42 herritarrek, horietatik 9 gizarte egoera ahulean dauden pertsonak
Badaude gaur egun dozena erdi bat sail libre eta horiek erabiltzeko eskaerak Igunean egin behar dira
Helburu soziala lehenesten duten baratze sozialen parkeak bete du lehen urtea. Beasaingo Udalak, Kutxa fundazioaren Ekogunea eta Caritas Sarearekin elkarlanean jarri zuen martxan egitasmo hau.
Baratze parkea Gudugarreta auzoko Ubiotz eremuan dago kokatua, Estanda lantegiaren atzealdean erreka bazterrean kokatua dago. Orotara 57 lursailetan banatua dago Beasaingo parkea, 30 m2 koa bakoitza. Sarea fundazioak 15 lursail kudeatzen ditu helburu sozialari lotuta eta 42 herritarrentzat daude zuzenduta. Horietatik 9 egoera sozial ahulean dauden pertsonak erabiltzen dituzte. Gaur egun 6 baratze edo sail daude hutsik eta hauek eskuratu nahi dituztenek Beasaingo herritarren harrera bulegora Igunera jo behar dute eskaera egitera.
Beasaingo Baratze parkea martxan jarri zenetik hauen kudeaketa egokirako hainbat pauso eman dira. Baratzetako elkartea sortzeko bidea hasi dute, BEBAPE (Beasaingo Baratze Parkeko Erabiltzaileen Elkartea) izenarekin estatutuak landu eta elkarteen erregistroa bidali dituzte dagoeneko.
Baratze parkearen onurak
Beasaingo parkea Gipuzkoako Parke sarean barneratua dago eta sare honek eskaintzen dituen zerbitzuak jasotzen ditu; buletinak (ekitaldi eta aktibitateen berri ematen duena), baratzeen egoeraren jarraipenak, tailer praktikoak, ekitaldiak, baratzetarako material desberdinak, modu ekologikoan kultibatzeko informazio praktikoa, ongarriztatzeko gomendioak, kartara-zerbitzuak kontratatzeko atala, aholku praktikoak, ekimenen agenda, argazki galeriak, eta abar.
Langabezian dauden pertsonentzat funtzio okupazionala ere betetzen du baratze parkeak. Gainera Langintza honekin lursailen emaitzak auto-hornikuntzarako erabiltzeko aukera ematen du lurraren fruituak, baratzen laborantzak emanak, norberaren kontsumorako dira eta elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen alde egiteko ere balio du. Beste onuren artean ere baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskaintzen du. Aisialdi aktiborako topagunea da, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatzen duen gune berdea. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera ematen du, naturarekiko errespetua sustatuz.
Partzela erabiltzeko eskubidea edukitzeaz gain, erabiltzaileek erremintentzako biltegi eta aldagela gisa erabil dezaketen etxola dute bertan, uraskak eta auzo-konposta egiteko guneak ere. Lursailak urtebeteko aldirako ematen badira ere, epea hiru urte arte luzatu daiteke.