Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Kiroldegiko kantxaren horma eraitsiko da segurtasunagatik

2018/11/26

Segurtasun arrazoiengatik, horma eraisteko erabakia hartu dute udal teknikariek bere egoera txarra dela eta

Igerilekuetako hezetasunak eragindako kalteen ondorioz horma eraisteko lanak abenduaren 3tik 9ra bitartean egingo dira

Antzizar kiroldegiko kantxako hormaren egoera txarrak hala behartuta, datorren astean hasiko dira botatzeko lanak. Azken hilabeteetan udal teknikariek hormaren bestaldean igerilekuak sortutako hezetasunak pixkanaka egindako kalteak ohartarazi dituzte eta azkenean eta honen egoera kaxkarrak behartuta, segurtasun arrazoiengatik horma eraisteko erabakia hartu dute. Igerilekua eta kantxa banatzen dituzten hormetako bat da kaltetua eta bota ondoren berria eraiki beharko da.

Lanak ez dira samurrak izango. Horregatik abenduaren 3tik 9ra burutuko dira horma eraisteko lanak. Lan honetarako erabiliko den makinaria pisutsuak behartuta, kantxako zorua egonkortu beharko da eta beheko solairuan (sorkuntza aretoetan eta arku tiraketarako aretoan) zutabeak jarriko dira. Lanek deserosotasun gutxiena sor dezaten jai egunak eta zubia aprobetxatuko dira kantxaren erabilera murritzagoa izango dela kontutan hartuz.

Horma berria eraikitzeko lanak baldintza egokiak ematen direnean hasiko dira.