Egunotan eta eguraldia lagun, udalerriko zenbait jolas tokietan mantenu lanak burutzen ari dira. Garbiketa eta margotze lanak bereziki egurrezko egituretan egin dira. Zikinak kendu eta egurrari berniz geruza eman zaio.
Orain artean, Gernika pasealekuko eta Garinenea eremuko Martorenako jolastokietako egiturak txukundu dira. Datorren astean ekingo zaio Barandiaran parkeko jolastokiko lanei. Aldiz, Murumendi eskolako jolas parkean dauden burdinazko jolas egiturekin ere froga egingo da hauek ere margotu daitezken jakiteko.
Beasaingo Udalak, parkeetako jolastokiak baldintza eta egoera egokietan edukitzeko lanak aldian aldiko burutzen ditu egoera egokian mantendu daitezen. Udalerriko jolastokietan atzemandako beharren arabera burutzen dira egokitzapen berritze lanak zerbitzu sailetik.