Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Ur agentziak Igartza Oleta kaleko lanak baimendu ditu

2019/05/20

Konfederazio Hidrografikoaren ebazpenak, Igartza Oleta kalean Oria errekaren ezkerreko ertzean egingo diren oinezkoentzako espaloia aldatzeko lanak ahalbideratuko ditu

Ebazpen honen ondotik hurrengo urratsa espaloia eta bidegorria mantenduz zirkulaziorako bi norabidea ezartzeko lanak esleitzea izango da

Baimen ofiziala aste honetan bertan igorri du “Ura“ ur agentziak eta honen ondotik  hasiko da Igartza Oleta kaleko berrikuntza lanak esleitzeko prozesua.

Lanen proiektuan, Oria ibaiaren isuriaren ezkerraldean hegaldura txiki bat eraikitzea aurre ikusita zegoenez, Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoaren baimena beharrezkoa zen. Duela urte bete egin zion eskaera Beasaingo Udalak ur agentziaren bitartez erakunde honi eta aste honetan bertan jaso da baimena ematen duen ebazpen ofiziala. Ebazpenean, honela zehazten da egindako eskaerari buruzko erantzuna; Oria errekaren ezkerreko ertzean jabari publiko hidraulikoan, oinezkoentzako espaloia aldatzeko lanak baimentzen dira.

Norabide bikoitza eta hobekuntzak

Ebazpen honekin Beasaingo Udalak Igartza kalean egingo diren birgaitze lanak burutzeko proiektua abian jarriko du, hain zuzen ere ibaiaren ertzean dauden 2, 4 eta 6 zenbakien parean dagoen errepide zatia. Honela bada, bidegorria eta espaloia mantenduko dira eta trafikoan norabide bikoitza ezarriko da. Hori ahalbidetzeko espaloiari zabalera emateko zenbait eremutan hegaldura txiki bat eraikiko da ibai ertzean.

Bestalde eta kale honetan egingo diren beste hobekuntzen artean Peategi kalera eta Igartzako futbol zelaira iristeko zubiaren sarrerako bihurgunean espaloian aldaketak egingo dira ibilgailuek bira egiterakoan duten zailtasuna errazteko.

Norabide bikoitzarekin udalerriko sarbidea Igartza Oleta kaletik posible izango da eta bereziki Foru Kalea, Dulce Maria Loinaz plaza eta inguru horietan bizi diren herritarrek irispide samurragoa izango dute, orain bira osoa eman behar izaten baitute Trenbide kaletik barrena euren bizitokietara iristeko.

INFOGRAFIA igartza oleta