Altamira auzoko bidean irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko lanak burutu dira eta zuntz optikoa helarazteko kanalizazioa egin da
Usurbera doan errepidean bazterrak txukundu dira baldintza egokian mantentzeko
Udalak, landa auzoei zuzenean eragiten dieten hainbat hobekuntza eta mantenu lan burutu berri ditu azkenaldian. Eginkizun hauek, auzoetako azpiegituren hobekuntza, mantenu eta berritze planaren baitan egiten diren ekimenak dira. Helburua, udalerri irisgarri eta zaindua beharrezkoak diren hornidura eta azpiegiturak herritar orori eskaintzea da. Hori horrela, oraingo honetan berriki amaitutako lanak Altamira auzoko eta Usurbeko errepideetan egindakoak dira.
Landaguneetara irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu
Altamira auzoko errepidean egin diren konponketa eta hobekuntza lanak irisgarritasuna eta segurtasunari dagozkionak izan dira. Aldundiaren dirulaguntza medio, auzo honetako herritarren eta bertako abeltzaintza ustiategiaren mesedetan egindako hobekuntza izan da.
Egindako lanak, bidea zabaldu, errepideko urak jasotzeko kanalizazioa berritu, drainatzea eta kutxetak txukundu eta asfaltaketa izan dira. Auzotarrez gain, bidea erabiltzen duten oinezkoen segurtasuna bermatzeko baliagarri izango da. Lan hauek aprobetxatuz, kanalizazio bat prestatu da bertako baserrietara zuntz optikoa helarazteko.
Bestalde, Usurbera doan herribidean sastrakak garbitu eta errepide bazterrak txukundu dira, auzotarrek egunerokoan erabiltzen duten bidea baldintza egokietan mantentzeko. Kontutan ere izan behar da ibilbide hauek pertsona askok aisialdian sarri erabiltzen dituztela.