Galdetegi bat prestatu du horretarako proiektuaren egileek eta Udalak hura betetzera gonbidatu ditu batipat bizilagun eta auzotarrak
Udal azpiegitura eta zerbitzuen mantenua eta hobekuntza helburu hartuta, behar hori duten espazioak atzeman eta konponbidea ematen jarraitzen du Udalak. Herritarren beharrei egokitutako udalerri irisgarri, eroso eta atsegina eraikiz etorkizuneko Beasain marrazten jarraitzeo.
Hori horrela, Ixabel Olano parkearen eraberritzearen konpromezua beteko du Udalak 2022an. Laurogeigarren hamarkadan eraiki zen gune honek zerbitzu luzea eman die herritarrei, baina urteen poderioz, bertako berdegune eta batez ere zoladuraren gabeziak agerian geratzen hasi dira. Hausnarketa hau eginda, udal gobernua Ixabel Olano parkea eraberritzeko lehen pausoak ematen hasi da.
Herritarren ekarpenak jaso
Berrikuntzaren proiektuaren diseinua eratzen ari den honetan, herritarren eta batez ere, bertako erabiltzaile eta auzotarren iritziak kontuan hartu nahi dira proposamena osatzeko. Esku-hartzearen helburu nagusia irisgarritasun baldintzak hobetu, berdeguneak bateratu eta karobi kalearekin duen erlazioa birplanteatzea izango direlarik, herritarrek parkearekiko egiten duten diagnosia aintzakotzat hartu nahi da baliotsuak izan daitezkeen ekarpenak txertatzeko.
Horretarako proiektuaren egileek galdetegi bat prestatu dute bizilagunen ikuspuntua jaso ahal izateko. Hargatik, ekarpena egin nahi duen pertsona orori inprimakia betetzera gonbidatzen dio udalak.