Urriaren 16tik aurrera kiroldegiak ez du edukiera-mugarik izango eta sarrera ez da mugatuko
Normaltasun berriaren baitan oinarrizko prebentzio neurri zenbaitzu mantenduko dira, hala nola maskararen erabilera, distantzia eta higienea
Normaltasun berria ere Antzizar Kiroldegira itzultzen ari da pixkanaka. Kutsatze epidemikoaren intentsitateak behera egin du eta intzidentziaren joera beheranzkoa da. Osasun-larrialdia amaitu da eta normaltasun berriak Covid 19ak eragindako murrizketa gehienak bertan behera uztea ekarri du. Honen ondorioz Antzizar kiroldegiko edukiera-mugak bertan behera geratu dira eta urriaren 16tik aurrera kiroldegira etortzeko aldez aurreko hitzordua ez da hartu beharko.
Ondorioz, aldagela eta dutxa guztiak erabilgarri egongo dira. Oraindik ere, Covid 19aren inguruko oinarrizko prebentzio-neurri gisa mantenduko dira maskara erabileraren derrigortasuna -taldeen entrenamendu eta lehiaketetan ezik-, erabiltzaileen arteko distantzia zaintzea, eskuen higienea eta jende-pilaketak saihestea.