Sinatu dira pdf Caritas-Sarea (625 KB) eta pdf Kutxa Ekogune (3.76 MB) pdf a (3.76 MB) fundazioekin baratze sozialen kudeaketa burutzeko lankidetza hitzarmenak
Baratze publikoen lagapena lortu ahal izateko izenemate epea ekainaren 30a arte dago zabalik eta herritarrek Igunera jo edo
Pertsonen ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzeko beste pauso bat emanez, baratze publikoak kudeatzeko lankidetza hitzarmenak sinatu dira. Bereziki behar gehien duten giza kolektiboak eta interes berezikotzat hartzen diren pertsonen taldeak izan ditu udalak gogoan baratze sozialen proiektu berria gauzatzerakoan. Ikuspegi soziala ardatz hartuta, hitzarmenak Caritas Sarea eta Kutxa Ekogunea fundazioekin sinatu ditu Aitor Aldasoro alkateak. Kutxa Ekogunearen izenean Mikel Insausti eta Sarea fundaziotik Agustin Tranche izan dira.
Hitzarmenen helburua baratze publikoen kudeaketarako irizpideak, funtzionamendua eta lankidetza adostea izan da. Kutxa Ekogunearekin, baratze publikoen erabileraren ardatz nagusiak finkatu dira. Hala nola, lurraren ikuskaritza eta aholkularitza, tailer praktikoak, formazioak, gomendioak eta orohar mantenurako irizpideak. Helburuak eta ardatz nagusiak hauek izango dira, aisialdi aktiboa sustatzea, nekazaritza ekologikoa bultzatzea, erabiltzaileengan eta haurrengan naturarekiko errespetua sustatzea, gizarte talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak bultzatu eta gizon eta emakumeen arteko proportzioak zaintzea. Honetaz gain, Beasaingo baratze parkea, Kutxa Ekogunearen Baratze parke sareko kide izango da eta nekazaritza adituen aholkularitza jasoko du.
Baratze parkeak izango duen izaera eta erabilera soziala Caritas Sarea fundazioarekin hitzartutako lankidetza hitzarmenean oinarritu da. Honela, giza-integrazio programak burutu ahal izateko baratze sozialetara bideratuko diren partzelak %35 izango dira, interes bereziko taldeei esleituz. Esaterako, irabazi asmorik gabeko elkarteak, fundazioak, behar berezia duten kolektiboak, eskolak … . Caritas Goierri eta Sarea fundazioa arduratuko dira beren erantzukizunpeko partzelen barneko nekazaritzako jardueretan parte hartzen duten pertsonak hautatu, hartu, akonpainamendua egin eta jarraipena egiteaz.
Proiektu berria
Baratze sozialen proiektu berria udazkenerako gauzatua egotea espero da. Bitartean baratzeen esleipena eta lur eremua egokitzeko lanak burutuko dira. Aurreko legealdiko proiektuan 88 baratze aurrikusita zeuden, egokia ez zen lurzoru industrialean eta aurrekontua guztira 265.431,11€koa zen. Oraingo proiektuan, 60 baratze aurrikusita daude eta kokalekua aldatu da lurzoru hiritarrera, Estanda lantegiaren atzealdean. Proiektuaren diseinua Ekogunek hartu du bere gain eta eremuaren egokitze lanen aurrekontua 42.000€koa izango da. Guztira 223.431,11€ aurreztu dira egungo proiektuarekin erabilera eta izaera soziala indartuz.
Baratze publiko baten lagapena eskatzeko izenemate epea irekita dago ekainaren 30a arte. Interes duen orok jo dezake Udalaren Igunera edo