Udalak Osakidetzarekin lortutako adostasunari esker, Osakidetzako larrialdietarako helikopteroak bi udal zelaietan lur hartu ahal izango du. Abuztuan jada erabili zuen Loinatz futbol zelaia garraio zerbitzu batean
Beasaingo Udala eta Osakidetzaren arteko adostasunaren ondotik, ofizialki Beasaingo bi espazio hauek erabili ahal izango ditu Osakidetzak larrialdi berezietarako erabiltzen duen helikopteroak lur hartu dezan.
Osakidetzak, erabiltzen duen helikopteroak Beasainen lur hartu ahal izateko eskaera egin zion bere garaian Udalari eta honek bi Udal futbol zelaien aukera eskaini zuen. Toki hauen egokitasuna aztertuta, Osakidetza eta Beasaingo Udalaren artean akordioa itxi zen eta modu honetara, finkaturik geratu da bi espazio hauek erabili ahal izango dituela gerta litezken presazko kasuetan lur hartzeko.
Joan den abuztuan lehendabizikoz ikusi ahal izan zen Loinatz futbol zelaian Osakidetzaren helikopteroa garraio lan batean.