Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Baratze publikoen lursailen zozketa burutu da

2017/09/28

Helburu soziala lehenesten duten baratze eremuen zozketa behin eginda erabiltzaileek hastapen ikastaroa jasotzeko aukera izango dute euren lur eremua hartu bezain pronto. Erabiltzaileek elkarte bat osatuko dute eta etengabeko aholkularitza eta zerbitzuak izango dituzte lursailen aprobetxamendu egokirako

Guztira 57 lurzati izango ditu Beasaingo baratze parkeak. Herritarrentzat 37, Sarea fundazioarentzat 16 eta ikastetxeentzat 4. Atzo burututako zozketan herritarrei dagozkien 37 lursailen banaketa egin zen eta emaitza Beasaingo Udalaren web orrian argitaratu da. Honela bada, Beasaingo Udalak bereziki behar gehien duten giza kolektiboak eta interes berezikotzat hartzen diren pertsonen taldeak izan ditu gogoan baratze sozialen proiektu berria gauzatzerakoan.

Baratzeakzozketa

Horregatik, herritarrak eta interes taldeak, non gizarte egoera ahulagoa duten pertsonak hartu dira kontutan; langabetuak, RGI hartzaileak, irabazi asmorik gabeko elkarteak, fundazioak …

Udalak pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko egitasmoak gauzatuz jarraitzen du honela. Bide batez, honako beste helburu hauek ere bete nahi ditu; aisialdi aktiborako topagune bat sustatzea, bizi-kalitatea eskainiko duen berdegune berri bat sortzea eta baratze publikoen kudeaketarako irizpideak, funtzionamendua eta lankidetza adostea. Kutxa Ekogunearekin, baratze publikoen erabileraren ardatz nagusiak finkatu dira. Hala nola, lurraren ikuskaritza eta aholkularitza, tailer praktikoak, formazioak, gomendioak eta orohar mantenurako irizpideak. Harreman hori gauzatzeko erabiltzaile guztiek elkarte bat osatuko dute antolakuntza eta koordinazioa errazteko. Baratzeen araudia ere udalaren web orrian kontsultatu daiteke.

Beasaingo baratze parkea, Ekogunearen Baratze parke sareko kide izango da eta nekazaritza adituen aholkularitza jasoko du. Horretaz, Kimu Bat enpresa arduratuko da.

Proiektu soziala

Baratze sozialen proiektu berria aurreikusi bezala udazkenerako gauzatu da. Aurreko legealdiko proiektuarekin alderatuz zenbait aldaketa izan ditu. Aurrekoan, 88 baratze aurrikusita zeuden, egokia ez zen lurzoru industrialean eta aurrekontua guztira 265.431,11€koa zen. Oraingo honetan, 57 baratze izan dira eta kokalekua aldatu da lurzoru hiritarrera, Estanda lantegiaren atzealdean. Proiektuaren diseinua Ekogunek gauzatu du eta eremuaren egokitze lanen aurrekontua 42.000€koa izan da. Guztira 223.431,11€ aurreztu dira egungo proiektuarekin erabilera eta izaera soziala indartuz.

  pdf Lursailen banaketaren planoa (133 KB)