San Silbestre krosa dela eta herri-barruko trafikoa etenda geldituko da, igandean hilak 31, goizeko 11:30etatik 13:00etara bitartean.
Goizeko 10:15etatik aurrera umeen San Silbestre krosa ospatzeko ibilgailuentzako itxiko diren kaleak hauek izango dira: Nafarroa etorbidea 1etik 25era – Trenbide eta Joan Iturralde kaleak (Zaldizurreta kaleko biribilgunetik Barrendain plazaraino doan noranzkoa) – Erauskin plaza osoa.
Beasain-Ordizia noranzkoa Trenbide eta Joan Iturralde kaleetatik Zaldizurreta kaleko biribilgunerantz bideratuko da.
Ordizia-Zumarraga noranzkoa, irekita mantenduko da.
Herria zeharkatu behar duten gidariei, autobidea erabiltzea eskatzen zaie.