Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Mugikortasuna eta trafikoa

Semaforo berria Erauskin auzotik datozen tamaina handiko ibilgailuentzat

2018/02/09

Garin-eneako bidegurutzean jarritako semaforoak, Erauskin auzotik datozen ibilgailu artikulatuei emango die bidea Erauskin kaletik jaisteko, tamainagatik ezinezkoa zaielako elizaren atzeko errepidetik pasatzea

Azkenik eta Erauskingo auzotarrekin egindako bileren emaitzen ondotik, kokatu da tamaina eta luzera handiko ibilgailuei pasoa emango dien semaforoa (kamioiak, artikulatuak, traktoreak eta abar). Izan ere ezaugarri hauek dituzten ibilgailuek gainontzeko kotxeak hartu behar duten bidetik ezin dira pasa, alegia elizaren atzetik jaisten den errepidetik.

Erauskin kaleak Beasainmendiruntz ez dauka bi norabideentzako espaziorik. Hori horrela norabide bakarrekoa izatea erabaki zen, auzora igotzeko norantzan. Honek, goitik behera datozen ibilgailuak beste errepide batetik bideratzea behartu zuen; Garin-eneako bidegurutzetik elizaren atzealdetik pasatzen den errepidera hortik Bista alai eta Martina Maiz kalera iristeko. Bide hau bihurria eta estua izanik, ibilgailu handientzat ezinezkoa da hortik pasatzea eta ondorioz Erauskin kaletik jaitsi behar dute. Horretarako konponbidea, goitik eta behetik datorren trafikoa erregulatuko duen semaforoa jartzea izan da.

Semaforoa jartzeko lanak amaituta, asteburu honetan frogetan piztuta egongo da anbar kolorez. Asteartetik aurrera normaltasunez funtzionatuko du txandaka bidea emanez goitik eta behetik datozenei.

Dr. Fleming kaletik jaisten diren ibilgailuentzako ere beste semaforo bat jarri da Erauskin kaleko bidegurutzean. Hortik Andre Mari kalera joan eta elizaren atzeko errepidetik herri gunera jaitsi ahal izateko.   

semaforofleming20180209