Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Mugikortasuna eta trafikoa

Kotxea partekatuz gutxiago kutsatzeko erronka bete du Beasainek

2023/02/20

3.000 kg CO2 gutxiago isurtzea lortu dute beasaindarrek 40 egunetan ParteCar aplikazioaren #Goazenelkarrekin erronkari esker

Udalak kotxea partekatzeko aplikazioaren sustapenarekin jarraitzen du mugikortasun jasangarria bultzatuz klima aldaketari aurre egiteko

Beasaingo Udalak eta Hoop Carpool aplikazioak #Goazenelkarrekin erronka abiarazi zuten abenduan hainbat helbururekin; CO2 isurpenak murriztea, erregaien kostuaren igoera dela eta herritarrei dirua aurrezten laguntzea energia gastua jaitsiz, klima aldaketari buruzko ezagutza eta kontzientzia areagotzea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea. 

Beasaindarren parte-hartzeari esker erronka betetzea lortu da eta, gainera, indartu egin da herritarren arteko batasuna eta lankidetza. Beasaingo Udalak esker onak eman nahi dizkie 40 egunean 3.000 kg CO2 (150 zuhaitzek xurgatzen duten CO2 kantitatea) baino gehiago ez isurtzea lortzeko erronkan parte hartu duten pertsona guztiei. Gainera, mugikortasun jasangarriaren alde eginez, dirutan 2.000 eurotik gora eta bidaietan 400 ordu baino gehiago aurreztea lortu da eta herritarren bizi kalitatean eragin positiboa . Elkarteen lan izugarria funtsezkoa izan da arrakasta handi hori egia bihurtzeko.

#Goazenelkarrekin erronka ParteCar ekimenaren markoan burutu da. Kotxea partekatzeko ohitura sustatzeko modua –carpooling delakoa–, herritar guztien bizi kalitatea hobetzea helburu duen proiektua da. Ingurumena babesten laguntzen duena, kotxean egiten diren bidaiak beste modu batean egiteko ohitura ezarriz. 

Udalak kotxea partekatzeko aplikazioaren sustapenarekin jarraitzen du mugikortasun jasangarria bultzatuz klima aldaketari aurre egiteko. ParteCar ekimenaren mugikorrerako aplikazioa oraindik probatu ez baduzu, hemen duzu app-a deskargatzeko esteka: https://apphoop.page.link/beasaindigital 

Lortutakoa ospatzeko ekitaldia

#Goazenelkarrekin erronka burutu izana ospatzeko ekitaldia otsailaren 25ean, 10:00etan izango da, Igartzako jauregian. Erronkan parte hartu duen oro gosaltzera gonbidatua izango da, emandako laguntza saritzeko. Horretaz gain, sari berezia emango zaie erronka betetzen gehien lagundu duten gidariari eta bidaiariari: bi lagunentzako gau bateko hoteleko egonaldi bana. 

Gosarian parte hartzeko, otsailaren 22a (barne) baino lehen mezu elektronikoa bidali beharko da, izen-abizenak eta NANa adieraziz, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera eta app-a erakutsi, ekitaldira iritsitakoan.